Urteko 365 egunetan, eta eguneko 24 orduetan artatzen dugu.
Gertatzen denean gertatzen dela, jarri gurekin harremanetan, eta nahi baduzu, berehala joango gara; edo guregana etorri ahal izango zara, hala nahiago baduzu.
“Neurrira egindako” hileta-zerbitzua eskaintzen dugu, eta dena pertsonalizatzen da, familia bakoitzaren benetako beharren arabera.
Kontratazioa
Gure bulegoetan, etxean edo zauden lekuan. Familiak aukeratzen du. Guk gure plantillako kide bat izendatuko dugu, zeina zuen esanetara egongo den hileta zerbitzu osoan zehar eta baita gero ere, aholkuak eta behar duzuen laguntza ematen;agur esan ondoren, egiteke gelditzen diren hainbat gauza egiteko eta konpontzeko. Presarik gabeko kontratazioa, presiorik gabekoa, erlojua gelditu egiten dugu zuentzat.
Jasotzea
Azkar eta diskrezioz, gure langileek hildakoa jasoko dute etxetik, egoitzatik, osasun-zentrotik edo dagoen lekutik.
Egokitzapena
- Estandarra: hildakoa higienizatu eta aurkezteko jantzi.
- Tanatoestetika: langile profesionalekin prestatu (ile-apaindegia,makillajea, etab.)
- Tanatopraxia: prestaketa sakona, kontserbazioarekin, baltsamatzearekin edoberreraikitzearekin.
Hilkutxak
Hilkutxen aukera zabala, hildakoaren gustu eta izaerari egokitutakoak; errausketarako ingurumen-araudia betetzen duten hilkutxa ekologikoak barne.
Beilatokia
Geureakedo partekatuak , Debagoienean eta baita eremutik kanpo hitzartuak ere. Maitatua agurtzeko beila-areto egokiak ditugu, gune eroso, eta, aldi berean, intimoak izan daitezen egokituak.
Eskelak
- Komunikabideak: gure langileek kudeatuko dute eskelen kontratazioa, zerbitzua duen edozein komunikabidetan (Prentsa, irratia, teletestua, Internet)
- Hormako eskelak, herriko ohiko lekuetan, elizan, etxean edo familiak izendatutako helbidean edo tokian (gure horma-eskelak guztiz pertsonalizatuak dira, behar bezalako arreta eskaintzen dizuegu, entzuten dizuegu hildakoaren bizitza, zaletasunak edo espiritua islatzeko asmoz, eta heriotza eta hileta iragartzeko irudikapen grafikoa egingo dugu).
Oroigarriak
Denbora-gabeak, pertsonalak; geuk prestatzen ditugu, geure diseinukoak.
Zeremoniak
Ekitaldietan eta protokoloan adituak diren langileak ditugu, esperientzia handia daukagu agur-mota ezberdinetan:
- Erlijiosoak: Errespetu handia diegu sinesmen erlijioso guztiei. Zure sinesmenak errespetatuz, ahal dugun neurrian, lagunduko dizugu zure fedeak adierazten dituen errito eta zeremoniak burutzen.
- Zibilak: ez daude bi berdin. Eseri, hitz egin eta kasu bakoitza aztertuko dugu, agur egokia eskaintzeko. Gu arduratuko gara behar den guztiaz (aretoa alokatu, megafonia, musika, girotzea, ekitaldiaren grabazioa, cateringa, ez dago egin ezin dezakegun enkargu handiegirik edo txikiegirik).
Lekualdaketak
- Nazionalak
- Nazioartekoak
Lurperatzea eta errausketa
Gure erkidegokohilerri eta errausketa-labe guztiekin dugu harremana.
Hilerriko lanak
Familiak behar badu, ondorengo lanak egin ditzakegu: lurperatzea, lurpetik ateratzea, hondakinak txikitzea, hilarriak, ehorzketarako lur jabetzen mantentzea.
Kutxak
Gure katalogoak zuen maitatuarenerrautsak gordetzeko kutxa egokiena eskaintzeko aukera ematen digu; material eta funtzionalitate anitzetan:
- Apaintzeko kutxak
- Kutxa ekologikoak
- Kutxa biodegradagarriak
Loradenda
Lore-artearen hornitzaile hautatuenak ditugu, eta horiek bermatzen digute lore-salmenta jarraitua (adarrak, zentroak, ahurrak, koroak, etab.), era guztietako preziokoa, bai lanegunean, bai jaiegunean. Urteko 365 egunetan etenik gabe.
Kudeaketa eta izapidetzea
Gaur egun, ehorztetxeko langileen profil profesionala egokitu dugu kide baten galera izan duten familien benetako beharretara.
Gure langileen diziplina anitzeko profesionalizazio horrek beste zerbitzu asko hartzeko aukera ematen digu; gainerako ehorztetxeek eskaintzen ez dituzten baina familiek etengabe eskatzen dizkiguten zerbitzuak.
Horregatik, oinarrizko zerbitzu batek barne hartzen dituen kudeaketak areagotu egin ditugu, eta gure bezeroentzat hobaridun plus bat eskaintzen dugu, zeina beste ehorztetxe batzuetako bezeroek ere hartzeko aukera duten, oso prezio lehiakorrean.
Oinarrizko zerbitzua:
- Hildakoa lurperatzeko edo erretzeko kudeaketa guztiak
- Heriotzaren hitzez hitzezko ziurtagiria
- Azken borondateen ziurtagiria
- Bizitza estaldura duten aseguruen Ziurtagiria
- Alarguntasun, zurztasun edo familiako pentsioen kudeaketa, publikoak zein pribatuak
- Baja zibilak
Plus paketea:
- Aholkularitza juridikoa
- Aholkularitza fiskala
- Testamentu-kudeaketa
- Oinordekoen deklarazioa
- Oinordetza-zergak
- Herentzia onarpenak
- Ibilgailuen, ondareen, enpresen eskualdatzeak
- Banaketak
- Aseguruen eta funtsen erreklamazioa