Erlojuak gelditu egiten ditugu zuei arreta egiteko
Historiaren une honetan ez dakigu berrogei milagarrena zareten edo ehun mila eta batgarrena; egia esan, ez daramagu konturik, zeren guretzat, zuek denok, lehenengoak zarete, garrantzitsuenak, gure lanaren protagonistak, gure dedikazioaren eta arretaren nagusiak.
Galera bakoitza zauri bat da, sakondu edo areagotu nahi ez duguna, hobeto esanda, nahi genuke hura sendatu edo, behintzat, sendatze prozesu hori hastea agur egoki batez, ondo hasitako dolu batez, eta, horretarako, beharrezkoa zaigu zuei entzutea. Horregatik, guretzat datuak hartzea ez da lasterketa bat egitea, ezta presionatzea ere erabakiak arrapaladan hartu ditzazuen. Behar duzuen denbora guztia erabiltzen dugu , erlojuak gelditu egiten ditugu zuei arreta egiteko.
Arreta horretatik eskela pertsonalizatuak etorri ziren, beste batzuk imitatzen saiatu direnak, baina horiek garrantzitsuena ahaztu dute, ez baita argazki eder bat egitea edo muntaia artistiko samar bat egitea; eskela bakoitza keinu bat da, joan doanaren bizitzari egina, eta hori lortzen da denbora eskainiz eta arreta jarriz joan den pertsona horren bizitza ondo baino hobeto ezagutzen duten horiei.
Jakin dakigu ez dagoela bigarren aukerarik. Ezin dugu errepikatu hileta, ezin da berriro lurperatu edo erraustu agurtu berri dugun pertsona maite hori. Aukera bakarra dugu gauzak behar den moduan egiteko, eta, horregatik, egiten dugun guztiari arreta eta profesionaltasun handiena jartzeaz gain, beharrezkoa zaigu zuei entzutea, guri esatea zer behar duzuen, zer-nola nahi diozuen agur egin.