Jarraian, hainbat galdera eta erantzun, zure zalantzak argitu ahal izateko.
943 79 22 19 edo 699 49 14 38 telefono-zenbakietara ere dei gaitzakezue, edo, nahiago baduzue, mezu elektroniko bat idatzi eta lehenbailehen erantzungo dugu: tanatorioa@gmail.com
Nire senidea etxean hil da. Zer egingo dut?
Espero zen heriotza bada, segur aski, mediku-taldeak telefono bat emango zizuen, haiekin harremanetan jarri eta deitu egin beharko diezue, horrela, mediku bat heriotza ziurtatzera joango zaizue. Horren ondoren, deitu guri, eta, berehala joango gara zuei laguntzera.
Ustekabeko heriotza izanez gero, 112 zenbakira deitu beharko duzue, eurek bidaliko dizuete mediku bat heriotza ziurtatzera.
Mediku batek heriotza ziurtatu arte itxaron behar al dut ehorztetxera deitzeko?
Ez. Heriotza baino lehen dei dezakezue (aurrekontua eskatzeko, zalantzak argitzeko, aholkularitza eskatzeko, eta, are gehiago, hurrengo ekitaldiari buruzko alderdiak antolatzen hasteko), edo baita hil ondoren ere, eta gure langileak beharrezko laguntza emango dizue, baina sendagile bat beharko duzue beti heriotza ziurtatu dezan.
Nire senidea ospitalean, osasun-etxean edo egoitza batean hil da. Zer egin behar dut?
Osasun etxeak kudeatuko du heriotza-ziurtagiria; beraz, zuek ez duzue zertan horretaz arduratu, baina ehorztetxe batekin harremanetan jarri beharko duzue. Hileta-asegurua izanez gero, eurekin jarri beharko duzue harremanetan, zeina guztiaz arduratuko baita.
Zer da heriotza judiziala?
Heriotzaren arrazoia susmagarria denean, prozedura judiziala jartzen da martxan, eta horrelakoetan autopsia egin behar da. Kasu horretan, medikuak ezin du heriotza ziurtatu; eta, talde forentseak eta poliziaren ikerketa sailak aztertu ondoren, gorpua probintziako auzitegi-medikuntzako erakundeko patologia zerbitzura eramango da.
Eta han egongo da epaileak jasotzea onartu arte.
Nire senidearen heriotza judizializatu egin da. Zer egin behar dut?
Heriotza bat judizializatzeko arrazoi asko eta desberdinak daude. Beraz, gure ehorztetxearekin berehala harremanetan jartzea gomendatzen dizuegu.
Prozedura juridikoetan adituak diren gure langileek laguntza eta beharrezko aholkularitza emango dizuete.
Hileta antola dezaket heriotza judizial batekin?
Bai, ezerk ez du eragozten, eta, berez, prozesu judiziala amaituta, hildakoarekin ohikoa dena egin behar da. Beraz, hileta antolatzen hasi gaitezke; eta nahiz eta eskakizun judizialen batek mugatuta egon, gure taldeak zerbitzua pertsonalizatuko du egoerara egokituz.
Lekualdaketa judiziala egin duen guardiako ehorztetxearekin kontratatu behar al dut Zerbitzua?
Ez, behin lekualdaketa eginda, zein ehorztetxek jarraituko duen zerbitzua aukeratu dezakezu. Gomendatzen dizuegu ehorztetxe bat kontrata dezazuen, edo zuen aseguru-etxeari eska diezaiozuen gurea bezalako aholkularitza juridikoa duen zerbitzua.
Ehorztetxe guztiek dituzte aholkulariak heriotza judizialeko zerbitzuetan laguntzeko?
Ez. Horrek ez du eragozten hileta-zerbitzua egin ahal izatea. Kontratatu ahal izango dituzue, baina, ez duzue aholkularitza profesionalik izango, eta hori ez da egokia egoera edo esparru judizialetan jarduten badugu.
Nire aseguru-etxeak ehorztetxe batera bidaltzen nau, baina nik nahiago dut beste bat. Esan didatena onartzera behartuta nago?
Ez, ehorztetxea aukeratu dezakezue, baina aseguruak aseguratutako kontzeptuei erantzungo die soilik eta bere polizan adierazitako kapitalei. Zuen konpainiaren aholkuari jarraitzen ez badiozue, ziurtatu, aseguratzaileak, gutxienez, zuen aseguruak ematen dizuen zerbitzu bera edo hobea ematen dizuela. Polizak estaltzen ez dituen aparteko fakturarik gabe.
Nire senideak ez du heriotza asegururik, baina San Felipe mutualitatean dago. Haien zerbitzu ofiziala onartu behar dut derrigorrez edo ehorztetxe batera joan gaitezke?
Aseguru-etxea ez izan arren, zuek eskubidea duzue ehorztetxea aukeratzeko, baina, aseguruarekin gertatzen den bezala, San Feliperen arduraren muga izango da prestazio ekonomikoa bera, gehituz San Felipek kontraturik dituen hileta zerbitzuei borondatez eta osorik uko egitearen diru konpentsazioa.
Orduan, San Feliperen kasuan, zerbitzua zuekin kontrata dezakegu?
Bai, zalantzarik gabe. Gure profesionaltasun osoa eta ezagutza metaketa zuen beharretara jartzen dugu.
Baina zer abantaila du zuen ehorztetxearekin kontratatzeak, San Feliperen zerbitzu ofizialaren ordez?
Hasteko, hileta-profesional tituludunak gara, eta adituak gara hiletarekin lotutako ia gai guztietan eta heriotzak dakartzan kudeaketa administratibo eta legaletan.
Gure lana ez da amaitzen senitartekoa lurperatuta edo erraustuta dagoenean. Zuen ondoan jarraituko dugu lanean eta dena ordenatzen lagunduko dizugu.
Gure bezero zareten aldetik, DOAN tramitatuko dizkizuegu beharrezkoak dituzuen pentsioak, Geroa edo beste erakunde batzuei egin beharreko erreklamazioak. Azken borondateen ziurtagiria edo Bizitza estaldurako aseguruen agiriaeskatuko dizkizuegu, hala eskatzen baduzue; eta bilera bat izango duzue gure abokatu eta aholkulari-taldearekin.
Ondoren, nahi izanez gero, hil ondorengo kudeaketa-zerbitzua ere izango duzue, eta prezioan hobaria izango duzue (testamentua, jaraunsleen aitorpena, herentzia onarpenak, oinordetza zergak, ibilgailuen eskualdatzea, bizi-polizak erreklamatzea, etab.)
Ez dakigu gure senideak heriotza-asegururik duen
Ez kezkatu. Aseguru-etxe guztiekin lan egiten dugu. Zuen ordez egingo ditugu beharrezkoak diren kontsulta guztiak; eta zuen senidearen izenean poliza bat agertuko balitz, faktura dagokion aseguru-etxeari bideratuko diogu.
Zenbat denbora dugu hileta antolatzeko?
Normalean, hildakoaren gorpua lurperatzeko edo ehorzteko epe batzuk daude, epe horren barruan egin beharko litzateke zeremonia. 24 ordu itxaron beharko dugu, gutxienez, lurperatu edo errausteko, eta inoiz ezin dira izan72 baino gehiago. Denbora horren ondoren, nahitaezkoa izango litzateke aldi baterako kontserbatzea edo baita baltsamatzea ere.
Batzuek gorpurik gabeko zeremoniak aukeratzen dituzte, eta, beraz, kasu horretan, ez dago denbora-mugarik.
Aukera onenaren edo antolatzeko behar den denboraren zain egon gaitezke.
Ez dugu erlijiorik. Agur esateko zeremonia bat egin dezakegu?
Agur esateak dolua hasten eta galeratik sendatzen laguntzen du, jakina, guk horretara bultzatzen zaituztegu.Mota guztietako ekitaldiak antolatzen adituak gara, eta zuen agurrapertsonalizatzen lagunduko dizuegu.
Gure erlijioa ez da katolikoa. Non bete ditzakegu gure agur- erritoak?
Pertsona guztiak eta haien sinesmenak berdin errespetatzen ditugu. Izan konfidantza gugan. Zure senidearen zeremoniarekin eta behin betiko atseden lekua aukeratzenlagunduko dizugu . Gure enpresan denentzat dago lekua eta errespetua.
Nire senidearen gorpua etxean utz dezakegu?
Etxean hil ez bada, legeak debekatu egiten du etxera eramatea, baina heriotza etxean bertan izan bada, hil-beila han antola dezakegu, hildakoa behar bezala egokituz .
Gure senidea geuk jantzi behar dugu?
Nahi izanez gero, jantzi dezakezue, baina guk egitea gomendatzen dizuegu. Lehenik hura higienizatzea eta egokitzea komeni baita; arazorik gabe beila egin diezaiozuen.
Ez dugu etxean eduki nahi, baina beilatokirik ere ez dugu nahi. Zein aukera dago?
Arrazoia edozein dela ere, hildakoari ez bazaio beila egin nahi, gure egoitzako kameran egon daiteke zeremonia egin arte. Ospitale eta egoitza askotan ere gune egokituak dituzte, eta gorpua han egon daiteke zeremonia ordura arte.
Nola antolatuko dut hileta?
Pertsona bakoitza desberdina da, haren bizitza, haren zirkunstantziak, haren harremanak, denak du pisua agurraren antolaketan. Zerbitzu estandar bat aukeratu daiteke edo pertsonalizatu, eta horrek ez du kostu handiagorik ekarriko. Onena guregan konfiantza izatea da. Entzun egingo dizuegu, eta zuentzat aukera egokienak proposatuko dizkizuegu.
Non lurperatu dezaket nire senidea?
Printzipioz, murrizketa zehatzik ezean, arau orokor gisa, pertsona batek eskubide hau izango du: jaioterrian lurperatua izatea, heriotza gertatu den herrian, erroldatuta dagoen herrian, jabetza duen lekuan edo lurperatzeko eskubidea duen lekuan, norberarena edo utzi diotena. Baina beti hilerrian edo ehorzketa-esparrupubliko edo pribatuan, horretarako legez ezarritakoa.
Nire senidea bere jaioterrira eraman nahi dugu. Egin dezakegu?
Esperientzia handia dugu nazioarteko lekualdatzeak antolatzen. Askotan egiten ditugu aberriratzeak. Konfiantza izan gugan, eta ahalik eta lasterren helaraziko dugu zure senidea bere jaioterrira.
Nire senitartekoa erraustu egin nahi dugu. Zer egin behar dugu?
Heriotza naturala izan bada, zerbitzua antolatzen duen agenteari jakinarazi beharko diozue, zeinak eskatuko dizuen zinpeko adierazpenasinatzea familiak edo hildakoaren familia ordezkatzen duen pertsonak euren nahia hori dela eta adierazteko eskubidea duen inork ez duela kontrakorik esaten.
Heriotza judiziala bada, aipatutako aitorpenaz gain, gure agenteak eginbideak daramatzan instrukzio-epaitegiari epailearen baimen-ofizio bat eskatuko dio, zeinak ukatu egin baitezake, baldin eta gorpua gordetzeko beharra aurreikusiko balu, geroago egin beharreko azterketetarako.
Errausketara joan egin behar dugu? .
Joatea eskubidea da, ez betebeharra. Inork ezin dizue ukatu han egotea, ez errausketaren aurretik ez momentuan bertan, baina ezta behartu ere. Zuen gogo-aldartearen eta nahiaren araberakoa izango da.
Gure senitartekoa erraustu dugu eta errautsez betetako kutxa bat eman digute. Gure senidearenak dira kutxako errautsak ala erraustutako beste batzuen hondarrak?
Ez dago arrazoirik errauskailuaren profesionaltasuna zalantzan jartzeko. Errautsak zuen senidearenak dira eta bereak bakarrik; izan ere, gorpua sartu aurretik garbitu egiten da labea, eta, modu berean, garbitu egiten da hurrengoa sartu aurretik.
Labeak halako tenperatura hartzen du, ezen hilkutxa, arropa eta beste objektu guztiekin batera, desagertu egiten baita erabat, ez da hondarrik geratzen prozesuaren amaieran, eta zuen senidearen gorpuaren errautsak baino ez dira geratzen.
Zer egin dezakegu gure senidearen errautsekin?
Aukera asko daude: etxean gorde, hilobian edo kolunbarioan lurperatu, itsasora bota, landa edo mendi batean haizeratu, oroitzapenaren lorategi batean utzi, lurperatu eta galdutako senitartekoa gogoraraziko digun zerbait landatu, eta abar. Aukera bakoitzak bere kutxa mota dauka. Izan ere, bakoitzaren materiala amaierako funtzioari egokitzen zaio.
Berariaz debekatuta dago, eta arau orokor gisa, hirigunean, etxebizitzen artean, hondartzetan edo portuetan errautsak zabaltzea; eta, bereziki, agintari eskudunek hala irizten dioten lekuetan.
Zenbat denbora dugu errautsak jasotzeko?
Errausteko eta errautsen prestaketarako 3 ordu inguru behar izaten dira, baina familia askok erabakitzen dute gure zaintzan uztea data jakin batera arte: familiak bidaiatu, elkartu edo ospakizun bat egiten duten arte, errauts horiei azken atsedena emateko asmoz. Zerbitzuak EZ DU KOSTURIK, baina denbora muga 6 hilabetekoa izango da gehienez.
Errautsak derrigorrez hartu behar ditugu?
Ez, arrazoi emozionalengatik ez da harritzekoa guk geuk eramateaerrautsakinguruko hilerriren batera, oroimenezko lorategiren batera edo nonbait zabaltzea. Denean laguntzeko gaude, baita honetan ere.