XX. mendearen erdialdean, Rafael Herrerak eta Pilar Morenok, Debagoienean kokatutako bikote gazte batek, garai hartan, beren bizitzak batzea, familia sortzea erabaki dute, eta, aldi berean, baita enpresa apal bat ere, beren proiektua sostengatuko duena, eta, bide batez,onura sozialekoa izango dena.
Konpromiso horren ondorioz sortu zen gure ehorztetxea, eta jarduera haren babesean, lan handia eginez, eta sakrifizio askoren ondoren, seme-alabak etorri ziren, eta familia hau osatu zuten, eta gurasoek hasitako hileta-tradizioa iraunaraziko dute.
Urte askoan, Rafael eta Pilar, borondate eta ardura handiz aritu zirenagur egokia eskaintzen, ehunka, agian, milaka Debagoieneko eta inguruko herritarri.
Urte askoan, Rafaelek eta Pilarrek ematen zuten zerbitzuaren erantzukizunak eta maitasunak haien familiari eta atsedenari denbora kentzen zieten, eta ezinezkoa izaten zen egun batean ixtea edo oporrak hartzea; harik eta, azkenean, XXI. mende honetan hasita, belaunaldi berri baten erreleboa gauzatu zen arte.
Seme-alabek formakuntza eta prestakuntza handiagoa dute, eta horrek ahalbidetu du gurasoek hasitako negozioa ehorztetxe moderno bihurtzea; garai, erabilera eta behar berrietara egokitua. Seme-alabekRafael eta Pilar ordezten dituzte; ehorztetxea sortzean, herritarrekin hartutako erantzukizuna eta konpromisoa areagotu dute: eskaintzen duten zerbitzuen katalogoa handitu dute, eta familiek dituzten eta lehen betetzen ez ziren behar asko orain bete egiten dira (pentsioak, herentziak, zergak, eskualdatzeak eta abar)
Rafael eta Pilarren atsedenaldia heldu da, etaHileta-tradizioa Aitor, Pilar eta Esperen eskutik bermatuta dago; eta ezin ahaztu Roberto, zeinak, familia proiektuan lan asko egin ondoren, oso gazte utzi gintuen (G.B.).